26/03/2026
IRTEERA GEOLOGIKOA ERRIOXARA
Igea herrira egingo dugu eguneko irteera geologikoa. Autobusez joan eta bueltatuko gara egunean bertan. Oiartzundik abiatuko gara 8:00-etan, Donostian ere jendea jasotzeko geldialdia egingo dugula. 2 ordu eta laurdeneko bidaia egin ostean, atesedena hartzeko leku batean geratuko gara. Ondoren, Igeako Paleontologia Museoan Errioxako dinosauroei buruzko nobedadeak kontatuko dizkigute eta museoan bisita gidatua egingo digute; eta kanpoaldeko "Los Cayos"-eko aztarnategia eta "enbor fosila" ikusi eta ulertzera eramango gaituzte. Tartean, Riojavenatrix lacustris espinosaurido espeziearen berri emango digute. Haragijale handi hori Kretazeon Errioxako delta ingurunean bizi zen, espezie berri hori Errioxan besterik ez zela bizi izan. Arratsean bueltatatuko gara, gehienez jota 20:00-etarako Donostira eta 20:15-etan Oiartzunera iritsiko garela aurreikusiaz.
12 pertsonek izena eman dute d**oeneko. Ez geratu lekurik gabe!